XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

* hitz hori bizitzen du, horren arabera bere izaera eraikitzen ahaleginduz.

2.3. Jainkoaren hitzak ez du ADIERAZI beharrik; aski du ENTZUNERAZTEA.

3. SINESMENAREN ADIERAZTEA
3.1. Sinesmena, heldua denean, adierazi egiten da:
* fedearen ageriko aitormenaren bidez,
* fedearen jaigiroko ospakizunaren bitartez,
* fedetik sortzen den erabakiaren bitartez.

3.2. Guzti honek haurrarengan gertatu behar du, baina...
* ahaztu gabe, sinesmenaren aitormen, ospakizun eta erabakirako dituen ahalmenak, haurraren neurrikoak direla,
* ahaztu gabe sikologi garapenean bizi duen unea;
* gogoan izanik, hasten ari dela oraindik Jesusen eta Haren berri onaren ezagupen-esperientzian.

Katekesi saioan gogoan izan behar ditugun beste alderdiak:
1. Ekintzak
* Bide, era eta teknika batzuk dira hauek, haurrari bi eratako joera bizitzen laguntzeko:
* Berri Onaren barneratzea, eta
* Berri Onaren adieraztea.

* Harremana sortzen dute taldekideen artean; eta gorago esan den helburu bikoitz nagusiaz gainera, talde barruan elkar aberasteko aukera jartzen du, bakoitzak, egin edo sentitu duena, denen aurrean jartzen delako.